cabecera

BAZTAN

Irurita

Biztanle kopurua kontutan hartuz, Irurita Baztango bigarren herri handiena da Elizondoren gibeletik. 3 auzo ditu: Apote, Ordoki eta Iperburu.

Iruritaren ezaugarririk handiena bere etxe dotore eta jauregiak dira. Herriko plaza erraterako mota honetako 3 eraikin inguratzen dute: Jauregia, Goienetxeko Dukesaren jauregia eta Gaston.

» +info: valledebaztan.com

Baztan

Baztan harana, Nafarroako ipar-ekialdean kokatua dago. Bere 376,81 km2-ekin erkidegoko udalerri zabalena da eta gaurko egunean 8.000 bat lagun bizi dira ibar honetan. Baztan, Pirinio baxuetako haran tipikoa dela erran daiteke: altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzak eta pagoak dira nagusi.

Baztanek 15 herri ditu (Amaiur izan zen sartu zen hondarra, 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan antolatuak.

Laburbilduz, Baztan harana Bortziriak eta Kinto-errealaren artean dagoen zokogunea da. Iparretik hegora, 15 km-ko luzera du, eta bere zabalera km bat eta 3 km tartekoa da (2 luzapen daude; Erratzu / Izpegikoa eta Elizondo / Beartzun / Berdarizekoa).

Baztanek industria guti du eta orain arte errandako guzia kontutan hartuz, ez da harritzekoa nekazal turismoak izan duen goitiera handia. Igoera nabarmen hau azkeneko urteetan izan da batez ere, eta dudarik gabe, diru-sartze handia suposatu du bailararendako.

» +info: valledebaztan.com

Harremanetarako datuak

Bidartea Apartamentu Turistikoa - Irurita (Baztan) Nafarroa - 948 581 016 - 628 932 958 - info@bidartea.es
© EskizWeb! Todos los derechos reservados.